Euskal Herriko alkate eta udal ordezkariak elkartuko dira igandean Bergaran, Foruen abolizioaren 150. eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenak oroitzeko

Euskal Herriko alkate eta udal ordezkariak elkartuko dira igandean Bergaran

Bergarako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldi garrantzitsu honek Euskal Herriko 200 herritako alkate eta udal ordezkariak biltzea izango du helburu, Foruen abolizioaren 150. eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena oroitzeko. Ekitaldia hilaren 19an, igande goizean, izango da.

2026 urtea mugarri garrantzitsua da Euskal Herriko politikagintzan, bi efemeride historiko batzen dituzte: 1876ko uztailaren 21eko Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta 1976an Bergaran sortu zen Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena. Gorka Artola, Bergarako alkateak, eta Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, deialdi egin dute eta irailean zehar berrehun herritako alkate eta ordezkariak parte hartzeko konfirmatu dute.

Ekitaldi politiko-instituzional honek hainbat helburu izango ditu, besteak beste, Alkateen Mugimenduaren 1976ko ekarpenak gogoraraztea eta etorkizunari begira konpromisoak partekatzea. Azken batean, euskal gizartearen antolaketa instituzionalaren bilakaerak eta autogobernuaren inguruko eztabaida sustatuko da.