Ondarbeltz eta Saturraran hondartzetan eta Mutriku portuko igerileku zaharrean debekatuta dago bainua harik eta beste irizpideak ezartzen diren arte

Uraren kalitatea ez da onargarria

Ondarbeltz eta Saturraran hondartzetako uraren analisiak, baita Mutriku portuko igerileku zaharrekoak ere, kalitate irizpide onargarriak ez direla adierazten du. Euskal Gobernuko Osasun Sailak egindako ikerketak horrela ondorioztatu du.

Horren ondorioz, Mutrikuko udalak iragarri du debekatuta geratzen dela hiru puntu horietan bainua egitea, uraren kalidadea egiaztatu arte.